top of page

Katu bat edo bi? Felido maitaleen artean dilema.

  • Writer: Eider Otaegi Oiarzabal
    Eider Otaegi Oiarzabal
  • Jun 5
  • 2 min read

Katu bat izatea pentsatzen ari bazara, edo dagoeneko bat baduzu, agian galdera hau egin diozu zure buruari: Hobe da bat edo bi edukitzea? Profesionalen artean ez dago adostasunik katu bat edo bi edukitzea hobe den ala ez. Hala ere, nire iritzi pertsonala argia da: bi katu erabaki bikaina izan daitezke. Hori bai, baliteke haien arteko harremana lantzea tokatzea, biak zoriontsu izango direla bermatzeko. Zalantzak dituzu? Zuri laguntzeko nago hemen.


Bi katu ondo konpontzen direnean, bien ongizatea izugarri handitzen da.
Bi katu ondo konpontzen direnean, bien ongizatea izugarri handitzen da.

Zergatik eduki bi katu?


  1. Konpainia eta elkarrekiko zaintza: Bi katuk harreman ona dutenean, katu baten konpainia beste batentzako paregabea da. Gainera, haiek beste inork baino hobeto ulertzen dute felidoen hizkuntza: elkar zaindu, errespetatu, garbitu eta mimatu dezakete, guk, gizaki garen aldetik, ordezkatu ezin dugun moduan.


  1. Asperdura murriztea: Ondo konpontzen diren bi katu elkarrekin entretenitzen, jolasten eta miatzen dira, eta horrek aspertzearen eta estimulazio faltaren ondoriozko jokabide-arazoak prebeni ditzake, hala nola agresibitatea, apatia, etab.


  1. Trebetasun kognitibo eta sozialen garapena: Beste katu batekin bizitzeak arreta eta komunikazio beharrak areagotzen ditu, baita bestearen mugak ulertu eta errespetatzeko beharra ere, horrela bere trebetasun kognitiboak handituz eta bere ongizate mentala eta bizi kalitatea hobetuz.


  1. Segurtasuna eta konfiantza: Batak bestea izateak segurtasuna eta konfiantza eman diezaieke, eta horrek inguruan lasaiago eta babestuago sentiarazi ditzake.

Katuek elkar miazkatu ohi dute beren zainketa- eta garbitasun-ohituretan.
Katuek elkar miazkatu ohi dute beren zainketa- eta garbitasun-ohituretan.

Baina dena ez da hain erraza


Bi katu adoptatzeak ez du automatikoki bermatzen lagun banaezinak izatea. Pazientzia duzu hori kudeatzeko? Orduan, segi irakurtzen. Kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsu batzuk:


  • Aurkezpen prozesua: Katu berri bat zure etxera sartzeko modua erabakigarria da. Horrek mailakatua izan behar du, eta bi animalien erritmoa errespetatu behar du.

  • Bateragarritasuna: Katu guztiek ez dute izaera bera. Adinean, energia mailan edo nortasunean bateragarritasunak bilatzeak aldea marka dezake.

  • Etengabeko lana: Zure katuen artean harreman ona mantentzeko esfortzua, behaketa eta lanketa behar dira.


Eta ez ahaztu

Katu bakoitza ondo ezagutzea, katu artean "normala" dena ezagutzea, eta bakoitzari behar duena ematea funtsezkoa da. Adibidez:


  • Katua heldua denean eta katuekin inoiz bizi izan ez denean, zailagoa (eta estresagarriagoa) izan daiteke lagun bat sartzea.

  • Katu batzuei izugarri gustatuko zaie terrazan denbora pasatzea eguzkia hartzen, eta beste batzuek nahiago izango dute txoko lasaietan babestea. Hori guztiz normala da.

  • Batzuek jolaserako eta jarduera fisikorako denbora gehiago eskatu ahal izango duten bezala, beste batzuek laztan gehiago eta giza kontaktu gehiago bilatu ahal izango dute.


Ondorioa

Bi katu adoptatzeko eta zaintzeko baimena ematen dizut, uste dudalako onurak erronkak baino askoz handiagoak direla. Hala ere, presta zaitez haien arteko harremana lantzeko eta biak zoriontsu izango direla bermatzeko. Izan ere, bi katu ondo konpontzen direnean, magikoa da!

 
 
 

Comentarios


bottom of page